XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Lucy ote da andere eder hori? -galdetu zuen Minak-.

Haur txiki horiek ote dira haren lehen biktimak?

-Horren beldur naiz, bai -erantzun zion Jonathanek-.

Telegrama bidaliko diot Van Helsingi berehala.

Bera bakarrik da laguntzeko gai gai izan=ser capaz... guri eta Lucy gaixoari ere bai.

Van Helsing profesoreak, telegrama hartu zuenean, berehala aldegin zuen Amsterdametik.

Londresera, Harkertarren etxera etorri zen berehala.

Minak, begiak malkoz beteta, egin zion ongietorria.

- Eskerrik asko hain arin etortzeagatik -esan zion.

- Ez dugu denbora asko -erantzun zion Van Helsingek-.

Ahal dudan guztia egingo dut laguntzeko.

Gau hartan, Jonathanek Drakularen gazteluan gertatutako guztia kontatu zion profesoreari.

Honek galdera asko egin zion.

- Zorte handia izan zenuen gaztelu hartatik irtetean -esan zion profesoreak azkenean-.

Ahalmen beldurgarriak dituzte banpiroek, eta Drakula kondea da guztien arteko ahaltsuena!

- Eta neuk lagundu nion Ingalaterrara etortzen -esan zuen Jonathanek ahapetik-.

Zer egiteko asmoa ote du hemen?

Lortuko ote dugu geldiaraztea?

- Utzidazu banpiroei buruz dakidan guztia kontatzen -esan zion Van Helsingek-.

Horien historia aztertu eta liburu asko irakurri dut.

Banpiro batzuek ehundaka urte dituzte.

Bizidun jendeari ateratako odolaz bizi dira, eta lurperatuak izan ondoren ere banpiroek bizirik jarraitzen dute.

Horien biktimak, berriz, odol guztia galtzean hil egiten dira, eta gero banpiro bihurtzen!